0
¥0

現在カート内に商品はございません。



Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200) ∥ Lakarra, Joseba & Manterola, Julen et al

  • この書籍は海外取寄せとなります
¥26,180 税込
商品コード: 140339
数量
カートに追加しました。
カートへ進む
商品コード(SBC): 140339
-----------------------------------
ISBN13: 9788494978784
-----------------------------------
サイズ: 21.5 x 30.5 x 6 cm
-----------------------------------
頁 数: cclxxxix+722 pgs.
-----------------------------------
装 丁: hard cover
-----------------------------------
出版社: Euskaltzaindia
-----------------------------------
発行年: 2019
-----------------------------------
発行地: Bilbao
-----------------------------------
双書名: 


追加情報: ※ 詳細PDFリンク

Description:
Urte franko joanak dira Antonio Tovar eta Manuel Agud euskalariek Diccionario etimólogico vasco delakoaren lehen emaitza argitaratu zutenetik. Izan ere, ez zen espero izatekoa osorik argitaratu gabe geratu zen aspaldiko ahalegin hura, alegia, euskararen etimologiak oinarri sendoetan sustraitu beharra, bere eskutik hartuko zuela Euskaltzaindiak, euskararen Akademiak, horretarako abiarazi baitzuen egitasmo berezia eta bereizia, euskararen etimologiei eta historiari ekarpen esanguratsua egin nahian.

Ez zituen, ez, orduko hartan, Tovar eta Agud bikoteak, egun ditugun baliabide eta molde irmoak. Ments ziren -eta gaur, aldiz, badira- corpus zabalak, hala nola Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Corpus Onomastikoa, Euskaltzaindiak urteetan garatu dituenak. Hutsuneak ere baziren orduko hartan, gaur egun abiadura bizian doan euskalarien doktrinaren aldetik, euskararen bilakaera historikoaren arloan.

Hortaz, Joseba Lakarra Andrinua euskaltzain osoak eta unibertsitateko irakasleak eta berak antolaturiko ikerketa taldeak erdietsi dute euskararen etimologia eta historia egoki estekatu eta argitara ekartzea. Hona, beraz, lehen saioa, Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa, edukiaren aldetik mugatua, baina geroko baterako hasiera dakarrena, ondoz ondo hedatzeko euskararen diakroniaren eremuan, gune erabakigarri hau.

Metodologiak, hitzen familiak, erroak eta, oro har, egileek Euskaltzaindiaren barnean egin duten lan kolektibo honi emandako ikuspegiak bermatzen du argitalpen honek dituen estandar nabarmenak. Begien bistakoa da euskararen etimologiak eztabaidatsuak izan direla eta badirela, are gehiago aintzat harturik hizkuntzak ahaide ezagunik ez duela. Horretan ere, argitalpen hau guztiz lagungarri izan daiteke osterantzeko osagaiak iritzien plazara ekartzeko.




カテゴリ一覧

ページトップへ

この商品のレビュー ☆☆☆☆☆ (0)

レビューはありません。

レビューを投稿